Harry Hammond Hess
Harry Hammond Hess (New York, 1906ko maiatzaren 24a - Woods Hole (Massachusetts), 1969ko abuztuaren 25a) estatubatuar geologo eta militarra izan zen, ozeano hondoen hedapenaren inguruko ikerketak egin zituena. Gaur egun plaken tektonikaren teoriaren sortzaileetako bat kontsideratzen da Hess.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1932ko otsaila eta martxoa artean Estatu Batuetako itsas armadako USS S-48 urpekontzian expedizio bat burutu zuen Felix Vening Meinesz medikuarekin batera. Guantanamoko basetik atera eta iritsi ziren eta helburua itsas barneko grabitatea neurtzea zuen[1].
Bigarren Mundu Gerran itsas armadako Cape Johnson garraio itsasontziko kapitain izan zen. Itsasontzi horrek puntako teknologia zuen barnean eta sonar bidez Ozeano bareko, Filipinetako eta Mariana uharteetako hondoak ikertu zituen. Iwo Jima inguruan itsas azpiko sumendiak aurkitu zituen eta guyot izena eman zien, XIX mendeko Arnold Henry Guyot. zientzilariaren omenez. Gerraren amaieran kontraalmirante izatera iritsi zen.
1950. hamarkadan ozeano hondoen erregistro magnetikoak jaso zituen eta dortsal mesoatlantikoaren albo bietara zebraren marren antzeko patroi simetrikoak aurkitu zituen, polaritate positiboak eta negatiboak dituzten harriak txandakatzen baitira[2]. Alfred Wegenerrek aipaturiko kontinenteen jitoa demostratu zuen itsaso hondoak dortsaletik alboetara hedatzen ari direla ikusteak.
Onarpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amerikako geofisika Elkarteak "Harry H. Hess domina" ezarri zuen 1984an[3].
- Ilargiko Hess kraterra Harry H. Hess eta Victor Franz Hess (1883-1964) austriarraren omenez izendatu zen[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Duncan, Francis. (2011). Rickover : the struggle for excellence. (1st Naval Institute Press pbk. ed. argitaraldia) Naval Institute Press ISBN 1-59114-221-0. PMC 806431237. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «TECTÓNICA DE EXPANSIÓN DE LA TIERRA: HISTORIA DE LA COMPRENSIÓN DE LA TIERRA (PARTE 3)» EL PROYECTO MATRIZ 2013-09-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
- ↑ «Harry H. Hess Medal» web.archive.org 2011-06-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
- ↑ (Ingelesez) Kusky, Timothy M.; Cullen, Katherine E.. (2010). Encyclopedia of Earth and Space Science. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-2859-7. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).